ARGAZKIAK ETA BIDEOAK




Josu Feijoo euskal alpinista eta astronauta da, munduko mendirik garaienak eskalatu ditu eta espaziora bidaiatzeko prestatzen ari da. Sinestezinena da Josuk 1 motako diabetesa duela, baina horrek ez dio eragotzi bere ametsen atzetik ibiltzea eta, ahalegin eta ausardiaz, dena posible dela erakustea. Indautxuko Eskolatik 5 galdera bidali dizkiogu eta atseginez erantzun dizkigu bideo honetan.

josu Backup_v69EUSKARAZONA.mp4

Sara Garcia Alonsoren mezua Indautxuko Eskolako ikasleentzat

Sara García Alonso mensaje para estudiantes.mov

 "Batzuetan ametsak egia bihur daitezke"


Sara García Alonso, Europako Espazio Agentziarentzat lan egiten duen zientzialari eta astronauta espainiarra da. 1989an Leonen (Espainia) jaioa, minbizia bezalako gaixotasunei nola aurre egin aztertzen ari da Sara, eta espazioa esploratzea du amets. Izarrak lortzearekin amets egiten duten haur guztientzat dedikazioaren eta ausardiaren adibide bat da.

Eta hemen duzu, Sarak haurrak motibatzeko bidali digun bideoa.