TAILERRAK
HH2 - ROBOTIKA TAILERRA
HH3 - ROBOTIKA TAILERRA
ITSASNE ORDEÑANA - ROBOTIKA TAILERRA 2 URTEKO GELAN
ARI MAESTRE - ROBOTIKA TAILERRA 3,4 ETA 5 URTEKO GELETAN
Eta eskolako txikienak, zer? Haur Hezkuntzan pentsamendu zientifikoaren ikerketa-ekimenaren oinarriak finkatzen dira, eta pentsamendu konputazionalaren berezko trebetasunak ere lantzen dira. Baina, zer da hori? Izan ere, Haur Hezkuntzan pentsamendu konputazionalaz ari garenean, programazioarekin eta problemak modu logiko eta egituratuan ebaztearekin lotutako kontzeptuak eta trebetasunak lantzea da. Ikuspegi honen helburua ez da soilik haurrei programatzen irakastea, baita funtsezko trebetasun kognitiboak garatzen ere, arazo zein erronkei eraginkortasunez aurre egiten laguntzeko.
Horretarako, Itsasne Ordeñana, DBHko Teknologia/Plastika? irakasle eta eskolako ama, HH2koen gelan, eta Ari Maestre, Indautxuko Eskolako Haur Hezkuntzako Hezkuntzako Berrikuntza Arduraduna, lanean jarri ziren robotika tailer bat aurrera eraman ahal izateko.
Itsasnek, eskolako txikienekin, “Andy” izeneko robota aurkeztu zuen. Ikasleek agindu errazak ematen zituzten robota mugiarazteko.
Ari berriz, gainontzeko mailetara joan zen. “Sagu” aurkeztu zuen eta erronka ezberdinak proposatu zizkien eurek modurik onenean aurre egiteko.
Primeran pasatu zuten!
CRISTINA BIZARRO - MIKROSKOPIOAK
Zientziarekin lotura duen objektu bati buruz galdetzen badugu, zein da burura datorkizuen lehenengotarikoa? Horietako bat mikroskopioa izango litzateke. Mikroskopioak ezinbestekoe tresnak dira zientzia eta teknologia modernoan, mundu ikusezinari lehio bat irekiz eta gure ezagutzan eta gaitasunetan aurrerapen esanguratsuak ahalbidetuz. Cristina Bizarro, biologoa eta eskolako amak 5 urteko ikasleei azaldu zien haien funtzionamendua.
Cristinak mikroskopio ezberdinak ekarri zituen dauden aukerak erakusteko. Paperez egindako mikroskopio bat ere erakutsi zigun. Ikasleek kortxo-lagin bat ikusi zuten mikroskopio baten. Horretaz gain, paperezko teleskopioetan odol-zelulen, bihotza, harren, etab.etako laginak ikusteko aukera izan zuten. Ondoren, mikroskopio elektroniko batek egindako irudien erakusketa bat zegoen eta zer izan zitekeen asmatu behar zuten.
Umeek asko gozatu zuten Cristinak erakutsitakoarekin.
ITSASO BILBAO- GRABITATE TAILERRA
Zer da grabitatea? Helduontzat ere ez da lan xamurra galdera honi erantzutea, eta gure ikasleentzako zer esanik ez. Tailer honetan, Itsaso Bilbao, eskolako gurasoa, inginerua eta irakaslea, jaso genuen eskolan, eta bere sormena eta kontzeptu abstraktuak era didaktiko eta dibertigarrian azaltzeko gaitasunari esker gure ikasleek primeran pasatu zuten.
4 eta 7 urte bitarteko gaztetxoek grabitatea antzematen ikasi zuten, froga desberdinak pasatuz. Ez da batere erraza! Aireak gure inguruko fenomenoetan duen eraginaz ere ohartu ziren, folio eta kutxekin egindako esperimentu baten bidez, eta planetek euren artean nola erakartzen diren ere ikasi zuten, imanekin jolastuz. Azkenik, ikasle bakoitzak planeten pegatinekin apainduriko Eguzki Sistemaren marrazki polit bat eraman zuen berarentzat.
PABLO DE AGUSTIN- ISSko PLAKAK ETA EGUZKI KIT-a
Ez da oso ohikoa gaur egun gure bizitzan presente dauden zenbait tresnen jatorriari buruz galdetzea. Batzuetan betidanik hor egon direla pentsatzera iritsi gaitezke, baino ez, denen atzean dago istorio bat, giza premia bat eta honi erantzuna emateko gai izan diren adimen biziak. Pablo de Agustin, eskolako gurasoa eta fisikaria, eguzki plaken inguruko hitzaldi eta tailer bat ematera hurbildu zitzaigun eskolara gure 8 eta 9 urte bitarteko ikasleentzat.
Pablok eguzkitik energia eskuratzeko ideia espazioaren esploraketarekin loturik dagoela erakutsi zigun. Izan ere, orbitan dauden sateliteek energia iturri bat behar dute, eta erantzun eraginkorrenetako bat eguzki plakak dira. Hauek ISSan ikusi ditzakegu esaterako, edo baita Marteko lurrazala esploratzeko erabiltzen diren Rover ibilgailuetan ere. Gainera, Pablok Eguzki Kit bat ekarri zigun, eta gure begiekin ikusi ahal izan genuen nola funtzionatzen duten.
ANA ALEJOS - ARROKAK AZTERTZEN
Arroka guztiak berdinak direla uste baduzu, Ana Alejosek eskaini zigun tailerrean ez zenuen parte hartu. Lehenengo mailan dagoen ikasle baten ama den geologo honekin arroken jatorria, berezitasunak eta ezaugarriak ikasi genituen. Anak ekarri zituen arrokak ukitu, usaindu eta… dastatu ere egin genituen. Bai, arroken zapore gazia dastatu ahal izan genuen! Oso bitxiak ziren Indonesiatik eta Australiatik ekarritako arrokak, baina gehien harritu gintuena Hegoamerikan aurkitutako meteorito baten zatia izan zen. Benetan hitzaldi HARRIgarria.