HASIERA ETA AMAIERAKO EKITALDIAK
MAIATZAREN 13a eta MAIATZAREN 17a
Ekintza berezi guztiek behar dute hasiera eta amaiera paregabe bat. Gure aurtengo Zientzia Astea horren apartekoa izanda, asko mimatu nahi izan genituen irekiera eta itxiera ekitaldiak.
Irekiera leloaren aurkezpenarekin egin genuen: GALDETU, IKERTU, IKASI: ZIENTZIA BIZI! izan zen aukeratu genuen leloa, Zientzia Astearen arima gertutik harrapatzen duelako. Ez da kasualitatea hau 30 letraz osatutakoa izatea, izan ere, horrela eskolako gela bakoitzak leloaren letra bat apaindu zuen material berrerabilgarriak erabiliz.
Hau egin ondoren, eskolako hiru ikaslek Zientziaren Asteko pregoia egin zuten eta Astrodautxu estratosferatik jaitsi zitzaigun, eta txalo zaparradaren ondoren musika eta arteko irakasleek prestatutako ikuskizun musikal bat antzeztu zuen hainbat irakaslez eta ikaslez osaturiko talde batek.
Itxiera ere musika ikuskizun batekin abiatu zen, “Interstellar” pelikulako soinu banda original hunkigarria bozgorailuetatik jarri eta ikasle talde batek mosaiko dantza bat egin zuten. Jarraian ARISS proiektuaren logoa eta leloaren bi irabazleak aurkeztu ziren, 5. mailako bi ikasle, eta diploma bana banatu zitzaien. Aste borobil bati amaiera emateko, beste behin, kantuan egin genuen.
PREGOIA. Ana, Ibone eta Enekok, 6. mailako ikasleek, irakurri zuten.
Ongi etorriak Indautxuko Eskolako Zientzia Astera!!!
Dakizuenez, hurrengo ikasturtean, espazioan dagoen astronauta batekin hitz egiteko aukera izango dugu. Eta nola izango ote da posible? Zientzia eta teknologiari esker. Gure mundua aurrera joateko zientzia eta teknologia beharrezkoa da, eta gaur egun zientzialariak eta ingenieroak horretan dabiltza lan eta lan. Baina etorkizunean? Nork egingo du lan hori? Ba guk, Indautxuko Eskolako ikasleok. Gu izango gara lan horri jarraipena emango diogunak.
Horregatik, zientzia aste hau. Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara zientziarekiko grina eta jakinmina pizteko. Beraz, disfruta ditzagun aste honetan izango ditugun hainbat ekintza.
Eta edozein erronken aurrean: GALDETU, IKERTU, IKASI: ZIENTZIA BIZI!!!
Guztion artean pankarta bat egin dugu Zientzia Astearen leloarekin: GALDETU, IKERTU, IKASI: BIZI ZIENTZIA!
Talde-lan bikaina izan da!
David Bowieren "Starman" kanta hartu eta eskolako irakasle eta ikasle talde baten artean "performance" harrigarri bat prestatu zuten. Aho bete hortz gelditzekoa!
Hona hemen Indautxuko Eskolako Zientzia Asteari hasiera emateko, gure "Astronautxu" zerutik eskolako patiora jeitsi zen unea.