HITZALDIAK

 Isabel Ibañez - Hitzaldia: "Itsas hondotik izarretaraino"

 2. eta 3. zikloak Espaziora bidaiatzea erronka bat da, gizakiak bere historian aurre egin dion handienetako bat dudarik gabe. Bada, bestalde, gure planetan ere askotan ahazten dugun beste toki abegitsu bat, espazioaren antzera, gizakiarentzat oso arrotza dena: itsas hondoa. Bien artean badira zenbait paralelismo, eta Isabel Ibañezen eskutik, eskolako gurasoa eta kazetaria, bi mundu hauen inguruko hitzaldi interesgarri eta zirraragarri bat jaso zuten 8 eta 12 urte bitarteko ikasleek.


Isabelek, kazetari gisa bere bizitza profesionalean zehar espaziora eta itsas hondora bidaiatzea lortu duten bi pertsona elkarrizketatzeko aukera izan du, eta bere esperientziak partekatzeko jaso genuen gure areto nagusian. Alde batetik, Josu Feijoo astronauta Gasteiztarrari buruz hitz egin zigun, Josuk Indautxuko Eskolari bidalitako bideo bat erakutsiz gainera! Eta beste alde batetik, Don Walsh ozeanografoaren esperientzia kontatu zigun, Marianetako Hobira jeitsi zen lehen pertsona. Ikasleak aho zabalik entzun zituzten Isabelen kontakizun eta bideoak.

Itziar Garate eta Naiara Barrado (EHU) - Eguzki Sistemaren bitxikeriak


Egunero ez da izaten gure eskolan unibertsitate mundutik datozen adituak entzuteko aukera, eta oraingo honetan Euskal Herriko Unibertsitateko bi emakume zientzilari izan genituen gure aretoan Lehen Hezkuntzako ikasle guztientzako hitzaldi bat eskeiniz. Itziar Garate eta Naiara Barrado EHUko Zientzia Planetarien Taldeko bi ikerlari eta irakasle dira, eta gure Eguzki Sistemako planeta desberdinen fenomenoak aztertzen dituzte.


Hiru txandatan banaturik, 6 eta 12 urte bitarteko gure ikasleak eskolako areto nagusian oso hitzaldi interesgarria entzun zuten. Bertan Eguzki Sistemaren bitxikeriak azaldu zizkiguten Naiara eta Itziarrek, exoplanetak, kometak eta espazioko beste zenbait gorputzi buruz hitz egiten. Gainera, gure ikasleriaren jakin mina asetzeko galderentzako tarte bat utzi zuten, eta gogo handiz parte hartu zuten. Zorte handia izan genuen aukera honengatik, eta gure ikasleak zirraraz beterik atera ziren.

Arrate Antunano (EHU) - Zer eramango zenuke maleta batean espaziora

Gure ikasleria helduenak EHUko hitzaldiak gozatu eta gero, txikienen txanda izan zen ondoren. Eskolako gela anitzean espazioaren inguruko beste aditu handi bat izan genuen oso proposamen dibertigarri batekin gure txikien jakiteko grinak asetzen.


Arrate Antunano, EHUko zientzialaria, ikerlaria eta irakaslea izan genuen eskolan gure txikienei Eguzki Sistemako planeta bakoitzera joatekotan gure motxilan zer sartu beharko genukeen erakusten. 5 urteko gaztetxoek ederki pasatu zuten, planeta desberdinen izenak, koloreak eta berezitasunak ikasten. Gainera Arrateren abileziari esker, ikasleek hitzaldian parte hartu ahal izan zuten, planeta desberdinak errepresentatuz, antzerkiaren bitartez. Denontzat gozagarria izan zen.

Aintzane Apraiz - Ipuin Kontalari (HH4)

Aintzane, eskolako amatxu bat, etorri zitzaigun 4 urteko haurrei "The Darkest Dark" izeneko ipuina irakurtzera. Ipuin hau Chris Hadfield astronautaren haurtzaroan inspiratuta dago eta espaziorako bidaia zoragarri batera eraman gaitu, izarretan benetako esploratzaile bihurtu zen haur baten ametsak erakutsiz.

Haurrek liluratuta geratu ziren istorioarekin eta liburuaren ilustrazio ederrak ikusita. Ausardiari eta gure ametsak jarraitzearen garrantziari buruz ikasi dute, nahiz eta batzuetan zailak iruditu.

Baina dibertsioa ez zen hor amaitu. Esperientzia espazial hau amaitzeko, oso bideo berezi bat ikusi genuen: Chris Hadfield bera "Space Oddity" abestia kantatzen Estazio Espazial Internazionalean. Haurrek emozio handiz ikusi zuten astronauta grabitate zeroan flotatzen kantatzen zuen bitartean, eta berehala altxatu ziren berarekin dantzatu eta abestera.

Arratsaldea ikaskuntza, musika eta pozez beterik egon zen, eta denbora batez, espaziora bidaiatzeko aukera izan genuen.