ESPERIMENTUAK
2 URTE
Hodeiak oso goian daude eta ezin dugu ikusi euria nola ateratzen den hauetatik. Esperimentu sinple baino bikain honen bitartez txikienek euriaren esperientziaz gozatu ahal izan zuten, irudimenari hegana eginaraziz.
3 URTE
Nola egin dezakegu autopropultsatutako espaziontzi bat gure gelan? Ba 3 urtekoek argi izan dute. Puxika bat erabili dezakegu motorra izango balitz bezala. Bidea haria, ibilgailua pajita bat eta puxika airearen indarra baliatzeko, eta badaukagu gure espaziontzia!
4 URTE
Astronautak espazioan flotatu egiten dute, baino hemen Lur planetan ezin dugu hori egin. Bueno, agian bada moduren bat… gure txikiek elektrizitate estatikoaren efektua erabili dute astronauta batek flotatzen duela simulatzeko. Esperimenturako globo bat eta telazko astronauta bat besterik ez dugu behar, globoa gure ilearekin igurtzi eta flotatzera!
5 URTE
Ilargira begiratzen dugunean, hau txuria eta borobila dela ikusten dugu, baino ondo fijatuz gero bada gure begiekin ikusi dezakegun beste gauza bat ere: kraterrak dauzka! Eta zer dira ba kraterrak? Nola sortzen dira? Ba esperimentu honen bitartez hauek nola sortzen diren ikusi ahal izan zuten ikasleek, eta ez hori bakarrik, guk sortu genituen kraterrak plastilinazko meteoritoak erabiliz.
1. ETA 2. MAILAK
OIHANA IRIONDO
Eskolan dauden hiru ikasleen ama izateaz gain, Oihana biologoa eta minbiziaren ikertzailea da. Berak prestatu zuen bideoan ikertzaileak zer diren eta astronautek zelan jaten duten ikusi eta ikasi genuen.
Taldeka esperimentu oso interesgarria egin genuen eta oso argi ikusi genuen laranja, sagarra, tomatea eta bananen artean zeinek duen bitamina C gehiago, eta ISSn edota gure etxean bitamina falta ez izateko zer jan behar dugun ikasi genuen: tomatea!
Buruan sartu: lasai egoteko toma tea eta bitamina asko izateko tomatea!
Ilargira joan eta bertako harea eskuratzea, zalantzarik gabe, proiektu polita litzateke, baino zailtasun asko suposatzen ditu: ez daukagu espaziontzirik, ez astronauta trajerik, tupper asko prestatu beharko genituzke bidaiarako… Zorionez, bada eskolan ilargiko harea simulatzeko esperimentu bat. Lehen Hezkuntzako txikienek ederki pasa zuten jarduera honetan, eta eskuak zikinduz gainera, hori beti baita plus bat.
3. MAILA
Aberastasuna aniztasunean dago, eta 3. Mailako gela bakoitzak bere esperimentu propioak egin ditu. Alde batetik botila eta ura bezalako material xinpleak erabiliz airearen presentzia eta efektua hautemateko esperimentu bat egin dute. Bestetik arrautzaren esperimentu mitikoa egin dute, eta hau baso batean botatzerakoan ez hausteko estrategiak bilatu dituzte. Azkenik, kimikari bat jantzi eta globo bat ozpina eta bikarbonatoarekin puzteko saiakera egin dituzte. Lehen mailako zientzialariak ditugu!
4.MAILA
Airea, hor al zaude? Baietz pentsatzen dugu, baino nola froga dezakegu? Ba 4. Mailako ikasleek hainbat esperimenturen bitartez airea hor dagoela, ez bakarrik jakin, baizik eta ikusi zuten. Gainera, presio atmosferikoa eta airearen pisua eta bolumena bezalako kontzeptuak ere landu zituzten. Harrigarria!
1. esperimentua
2. esperimentua
3. esperimentua
5. ETA 6. MAILAK
Makinek energia behar dute mugitzeko, baino zein energia mota izango da egokiena gure ibilgailuentzat? Taldetan hainbat proposamen egin zituzten ikasleek, metodo zientifikoa jarraituz eta sormena eta irudimena landuz. Gure artean etorkizuneko injineru asko izango ditugula argi gelditu zitzaigun, a zer nolako artistak!