ZIENTZIA ASTEA

Ongi etorri gure Zientzia Astera! Bost egun hauetan zehar gure eskolan egin ditugun gauza harrigarri guztiak erakusteko irrikan gaude! Maila guztietako ikasleok asko dibertitu gara zientzia aztertzen tailerren, esperimentuen, hitzaldien, musikaren eta artearen bidez. Bertan parte hartu dugun hezkuntza-komunitate osoak gozatu dugun bezainbeste gustatuko zaizuela espero dugu.


ESKER  ONAK

Indautxuko Eskolatik biziki eskertu nahi diegu familiei eta irakasleei gure ikasleak inspiratzeko eta motibatzeko emandako denbora eta ahalegina. Zuen berotasunak eta dedikazioak zientziarekiko, artearekiko eta teknologiarekiko interesa sustatzeaz gain, komunitatearen balioa eta talde-lana ere erakutsi dituzte. Hitzaldietan, tailerretan, ipuin-kontalarietan, erakusketetan, txapen sorkuntzan, argazkietan eta beste era askotako laguntzetan aktiboki parte hartzea funtsezkoa izan da aste hau ikasleentzat esperientzia aberasgarri eta ahaztezina izan dadin.


Espero dugu zuen lankidetza izaten jarraitzea hurrengo edizioetan, eta ikaskuntza-giro dinamikoa eta motibagarria elkarrekin eraikitzen jarraitzea. Eskerrik asko Indautxuko Eskolako Zientzia Astea ekitaldi aparta egiteagatik!