LIBURU SOLIDARIOA

TESTULIBURUEN ETA CURRICULUM MATERIALEN KUDEAKETA SOLIDARIOA PROGRAMA


Dakizuenez, lehen hezkuntzako liburuen programa solidarioan parte hartzen dugu.

Programan parte hartzeak ikasturtero liburuen preziotik zati bat ordaintzea suposatzen du, faltatzen dena Administrazioak jartzen du. Ikasle bakoitzaren ekarpena honelakoa izango da:

  • Lehen Hezkuntzako 1. zikloan (1. eta 2. mailak) 27€

  • Lehen Hezkuntzako 2. zikloan (3. eta 4. mailak) 30€

  • Lehen Hezkuntzako 3. zikloan (5. eta 6. mailak) 31€


Materialak Hezkuntza Administrazioarenak izango dira eta ikasturtea amaitutakoan ikastetxean bertan geratuko dira hurrengo ikasturtean berriro erabiltzeko.


Azken urteetan moduan datorren ikasturteari begira osatutako batzordeak liburuak eskatuko ditu eta irailaren hasieran umeei emango dizkie.

Programan parte hartu nahi ez baduzue Idazkaritzan emango dizuegun inprimakia bete beharko duzue ekainaren 27a baino lehenago. Programa honi uko egiteak eskolako materialentzako Hezkuntza Sailak egiten dituen laguntzen deialdietan dirua jasotzeko aukera galtzea suposatzen du. Erantzuna ez ematekotan programan parte hartuko duzuela ulertuko dugu.


Informazio gehiago nahi izanez gero eskolako Idazkaritzatik pasatu.




*”Ikasmaterialak dira ikasleei eta irakasleei irakaskuntza -eta ikaskuntza-prozesuen plangintza, garapena eta ebaluazioa egiten laguntzeko lantzen diren mota guztietako materialak. Ikasmaterialak modu malguan erabili behar dira, inguruneko baldintzetara eta ikasleen ezaugarrietara egokituz.”


Materialak erabiltzeko eta zaintzeko arauak, hauek izango dira:

  • Liburuak plastiko gardenez forratuko dira eta azalean umearen izena itsatsiko da.

  • Liburuetan ezin da ezer idatzi, azpimarratu, margotu edo antzekorik (norberarenak izango balira zaindu behar dira).

  • Umeren batek libururen bat galtzen badu, familiak tutoreari abisua eman ondoren, berri bat erosi beharko du (identifikazio etiketa berri bat jarri,...).

  • Ikasleren bat ikasturtean zehar beste zentro batetara badoa, liburuak eskolan bertan geldituko dira eta ez zaio dirurik itzuliko.

  • Ekainean, irakasleek liburuak geletan bilduko dituzte hurrengo urtean erabilgarriak direla egiaztatzeko.

  • Hurrengo ikasturtean erabilgarriak ez diren liburuak baja izango dira eta erabili duen ikaslearen familiak liburuaren %25a ordaindu beharko du.

  • Beharrezkoa den kasuetan, ikasleek liburuak eska ditzakete udan birpasatzeko baina irailean baldintza onean itzuliko dituztela konpromisoa harturik.

Familiak irailean eskolako kontuan sartuko du dirua eta ziurtagiria tutoreari ekarri beharko dio liburuak eskuratzeko.

Erlijioa lantzeko erabiltzen diren materialak ez dira programa honetan sartzen.

Material digital osagarriaren erabilerari buruzkoa informazioa luzatuko diegu familiei.