STEAM JARDUERAK
Lehen Hezkuntzako taldeak, ingeleseko arlotik bideratuta eta zientzia eta artearekin loturik, material berrerabilgarriak erabiliz robotak eraiki dituzte. Sormena eta irudimena barra-barra daukagu eskolan.
Hirugarren mailakoak buru belarri ibili dira klima eta eguraldiaren inguruan ikasten, eta zer modu hobe honetarako gure geletarako anemometro, plubiometro, termometro eta bestelako tresnak eraikiz. Hona hemen eguraldiaren gizon eta emakume hauek sortutako tresna batzuen erakusketatxo bat. Eta denak material berrerabilgarriak erabiliz!
Haur Hezkuntzako astronauta txikiek bidaia liluragarria egin dute espazioan eta planetetan zehar. Jakin-minez betetako begiekin eta deskubritzeko irrikaz, eguzki-sistemako planetei eta espazioko txokeei buruz ikasi dute. Zientzia dibertigarria dela jakin dute. Hurrengo abenturan, datorren ikasturtean, ikasten ikasteko gogoa sustatzen jarraituko dugu, zientzia ikasgelako txoko bakoitzera eramanez. Unibertsoa da muga!